Hangover Metal Fest jaialdia ospatu zuten atzo Oñatiko Antixena gaztetxean, Hangover kuadrillak antolaturik. Hiru talde indartsu taularatu ziren metal zaleen gozamenerako: Gernikako Bullets Of Misery, Bartzelonako WEED –We Exist Even Dead) eta Zestoako Rodeo taldeak hain zuzen ere.
Bosgarren aldiz antolatu zuten metal jaialdia, eta antolatzaileak gustura gelditu ziren herritarren erantzunarekin: "80 pertsona baino gehiago hurbildu dira jaialdira eta oso gustura ibili dira musikariak eta entzuleak. Gaua luzatu egin zen kontzertuen ostean eta giro oso polita egon zen gaztetxean".
Gainera, WEED taldeko kataluniarrek gaua Oñatin igaro dute, eta zapatua herria eta Arantzazu hobeto ezagutzeko aprobetxatu dute.