Anaitasunaren bisita jasoko dute Endika Ruizen mutilek, domekan

Maialen Regueiro 2019ko urtarrilaren 18a

Azkoagainen urteko lehen partidua jokatuko dute, domekan, Endika Ruizen mutilek, txapelketako 17. jardunaldia izango dena, hain zuzen ere. Norgehiagoka 16:30ean hasiko da eta oñatiarrek Azkoitiko Anaitasuna taldea izango dute aurkari. 2019an jokatutako lehenengo partidua irabaztea lortu zuen Aloña Mendik, Getariakoren aurka.

Hirugarren sailkapenean

Ruizen taldea hirugarrena da sailkapenean, 30 punturekin, aurretik Urola eta Lagun Onak taldeak daude. Aurkaria, berriz, azkenengo postuan dago, 7 punturekin, eta azken sei jardunaldietan ez du garaipenik lortu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak