Zikloturisten lizentziak tramitatzen gaur hasiko da Aloña Mendi

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urt. 15a, 09:44
Zikloturistak bizikletan errepidean

Aste honetan eta hurrengoan burutuko ditu Aloña Mendiko txirrindularitza zailak zikloturisten 2019ko lizentziak. Elkartearen bulegoan egongo dira ordezkariak tramiteak egiteko 19:00etatik 20:30era.

Aloña Mendiko txirrindularitza elkarteko kideak jakin arazi duten moduan, aste honetako eta hurrengoko hainbat egunetan egingo dituzte herriko zikloturisten lizentziak: urtarrilak 15, 16, 17, 22, 23 eta 24.

Egun horietan elkarteko bulegoan egongo dira, 19:00etatik 20:30era, lizentzia atera gura duten zikloturistei dokumentazioa eta datuak hartzen. Lizentzia lehen aldiz atera behar duenak NA zenbakia, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia eman behar ditu; eta lizentziaren ordain agiria. Luzatu gura dutenak ordain agiria bakarrik eramatea nahikoa da. Lizentzia ordaindu izanaren ziurtagiria mailez ere bidal dezakete helbide honetara: alonaziklo@gmail.com.

Lizentzien prezioak hauek dira: Espainia mailakoa 130€ eta EAE mailakoa 125€. Dirua sartzeko kontu korrontearen zenbakia, berriz: KUTXA ES38 2095 5008 29 1061692645.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak