Duela zortzi urte sortu ziren, Oñatiko Udal Liburutegian, gaur egun martxan jarraitzen duten hiru irakurle taldeak: Tertulixan –euskarazko eta gaztelaniazko saioak dira–, batetik, eta umeen irakurketa kluba, bestetik. Horietan, hilabeteroko saioak egiten dituzte, eta, hain zuzen, psikologia irakurle taldearen asmoa ere dinamika berarekin jarraitzea da.
Esparru zabala
Arantzazu Ibarrondok, Udal Liburutegiko arduradunak, adierazi du liburutegiko esparrua oso zabala dela; izan ere, liburuak egoteaz gainera, diskoak eta pelikulak ere badaude, besteak beste, eta, hori dela eta, beste ekintza batzuk egiteko ahalmena dagoela.
Silvina Fondra gidari
Silvina Fondra argentinarra da eta uztaila ezkero Oñatin bizi da. Psikologia ikasketak ditu eta Argentinan horrelako dinamiketan parte hartzen aritu da. Oñatin horrelako ekintzarik ez zegoela ohartu zenean, proposamena helarazi zuen liburutegira. Asteon egin dute lehen saioa, eta, aurrerantzean, hilabetero elkartuko dira.