Ekain-Txou pailazoaren ikuskizuna, igandean, Antixenan

Maialen Regueiro 2019ko urtarrilaren 10a

Haur, gazte zein helduentzako ikuskizuna eskainiko du EkainTxou pailazo azpeitiarrak domekan, Antixena gaztetxean, 18:00etan hasita. 2 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute, baina gainontzekoek hiru euro ordaindu beharko dute. Sarrerak aurrez eros daitezke, Mizke eta Kiku gozoki dendetan, baina egunean bertan ere Antixena gaztetxean erosteko aukera egongo da. 

Ekain Ibarguren da pailazoaren berezko izena, eta 2016an sortu zuen pertsonaia. Ordutik, sudur gorria jantzi eta Euskal Herriko hainbat herritan ari da, magia eta umorea uztartzen dituen emanaldia erakusten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak