Aurkari zuzenaren kontra lehiatuko da zapatuan Fagor Industrial Aloña Mendi taldea

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urt. 10a, 17:38
Zarautzen jokatu du Fagor Industrial Aloña Mendi taldeak
Txikipolit taldearen aurka jokatuko du Fagor Industrial Aloña Mendi eskubaloi taldeak zapatuan
Zarautzen. Norgehiagoka lehiatua izango dela jakinekoa da, sailkapen orokorrean lehenengo eta bigarren postuetan daude eta. Hain zuzen ere, talde biek puntu kopuru bera dute, 22.
Asteburuko partidu horrek emango dio, gainera, bigarren itzuliari hasiera. Denboraldiaren lehen partidua irailaren 30ean Zubikoan jokatu zuten talde biek eta orduko hartan 22 gol sartu zituen talde bakoitzak; berdinketarekin amaitu zen norgehiagoka. Ordutik hona, txukun ibili dira talde biak eta horren emaitza da sailkapeneko lehen bi postuetan daudela Zarauzko zein Oñatiko taldeak. Bistan denez, partidu gogorra izango da zapatukoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak