Urteko lehen kargamentua bidali berri du Hermansoloña elkarteak Sahararuntz. Orain arteko handiena, 545 kilo guztira. Eskolako materiala eta jostailu batzuk bidali dituzte.
Bidalketa hau Hermansoloñak gidatu du Oñatin bizi diren saharar batzuen eta euren jaioterriko (Mahbes) udalaren laguntzarekin. Proiektuan, modu batera edo bestera, parte hartu duen denei eskerrak ematen dizkie Hermansoloñak.

Eta kargamentu hau bidean dagoen bitartean, bigarrena prestatzen hasi dira dagoeneko. Eskolako materiala eta jostailuak izango ditu horrek ere eta maiatzean bidaltzea da euren asmoa.