Bixente Urzelai 'Amiño' hil da

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urtarrilaren 7a

Bixente Urzelai, 'Amiño', eskuinean dagoen artzaina

Bera izan zen Gipuzkoako lehen artzain txakur txapelketako irabazlea, 1968an. Gaur izango da haren omenezko hileta elizkizuna, 19:00etan, San Migel parrokian.

Olabarrieta auzoko Amiño baserriko semea, 81 urte zituela hil da Bixente Urzelai. Artzaina, ardiei eta baserriari lotuta, Gipuzkoako lehen artzain txakur txapelketa irabazi zuen duela 51 urte, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketako taldeak sare sozialetan zabaldu duen moduan. Oñatikoan ere behin baino gehiagotan parte hartu zuen baina irabazi ez. Bost aldiz izan zen bigarren, lehenengo birritan Bat txakurrarekin eta gero Greco-rekin hurrengo hiruretan.

Arantzazun urte askotan egon izan da ogia saltzen eta Oñatin egin duten nazioarteko txapelketa egunean ere bai.

Hileta elizkizuna gaur, astelehena, izango da San Migel parrokian, 19:00etan.

(Argazkiak Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketak taldeak sare sozialetara igo dituenak dira)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak