Gaurtik itxita dago Kutxabankek San Lorentzon duen bulegoa

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urt. 7a, 08:54
Emakume bat kutxazaina erabiltzen urtarrilaren 1ean

Kutxazaina mantendu dute eta hori erabilgarri egongo da aurrerantzean ere. Gainerako tramiteak egiteko kale Barriako bulegora joan beharko dute auzotarrek.

Kutxabankeko komunikazio bulegotik jakin arazi duten moduan, bi bulegoak batu eta handi bat egongo da aurrerantzean herritarren zerbitzura, "zerbitzu hobea emateko helburuarekin". San Lorentzoko bulegoan zeuden langileak kale Barriko bulegora pasa direla ere gaineratu dute.

Urtarrilaren 4an egon ziren zabalik azkenekoz San Lorentzoko Kutxabankeko bulegoak. Gaurtik, urtarrilak 7, aurrera kutxazaina egongo da bakarrik erabilgarri.

Laboral Kutxak auzo berean duen bulegoak, bestalde, zabalik jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak