Oñatiko plano batekin topatu behar zituzten azalpenetan, argazki bidez, ipinitako eraikinak eta altxorrak. Guztiak, eraikinetako detaile txikiak ziren. Unibertsitatean, parrokian, Agustinoen elizan, Aita Madina kalean, Kale Barrian, Atzeko kalen... ibili ziren bi orduz.
Denbora bukatuta, Turismo Bulegoan elkartu ziren berriro euren emaitzak erakusteko. Parte-hartzaile guztiendako egon ziren gozokiak eta kamisetak.