Bertsotan gogotsu, Oñatiko pilotalekuko hotzari aurre eginez

Mireia Bikuña 2019ko urtarrilaren 6a

Errege bezperako bertso saioan lan txukuna egin zuten Miren Amurizak, Aitor Mendiluzek, Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Gontzal Belategik eta Urko Arregik. Askotariko gaiei erantzun zieten, askotariko errimarekin eta doinuekin.

350 pertsona batu ziren Oñatiko Zubikoa pilotalekuan. Leku freskoa da berez, baina, zapatu gauen bereziki zegoen hotza. Giro hori epeltzen ahalegindu ziren sei bertsolariak. "Ez da puntako saioa izan, baina, txukuna bai. Bereziki egon dira ondo Gontzal Belategi eta Urko Arregi oñatiarrak", esan du Txinparta Bertso Eskolako kide Iñaki Olaldek.

Mirari Sagarzazuk ipinitako askotariko gaiei, modu askotara erantzun dute bertsolariek. Banaka, binaka eta launaka egin dute bertsotan. Zortziko txikian eta handiak, puntuka eta koplatan, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak