Urtarrilak 12ko manifestaziora joateko txartelak salgai jarri ditu Sarek

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urt. 3a, 11:49
Tolosan egindako ekitaldiko argazkia

Urriaren 12an manifestazioak egingo dituzte Bilbon eta Baionan 'Orain Presoak' lelopean Sarek antolatuta, eta autobusetan joateko txartelak salgai jarri dituzte. Abenduko osoko bilkuran, udalbatza osatzen duten alderdi biek onartu zuten presoen eskubideen alde Oñatiko Sarek aurkeztu zuen mozioa.

Orain presoak lelopean egingo dira urtarrilaren 12ko manifestazioak. Bilbon (17:00 La Casilla) eta Baionan (17:00 La uga) egingo dira. Oñatitik 10:00etan eta 15:00etan abiatuko dira autobusak eta txartelak salgai daude dagoeneko. Euskaldun Berria gelan eros daitezke txartelak egun hauetan: urtarrilak 3, 4, 7, 8, 9, 10 eta 11. Ordutegia: 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era.

Zinegotziei gonbidapena

Abenduaren 5ean egindako osoko bilkuran, presoen eskubideen aldeko mozioa aurkeztu zuen Oñatiko Sarek. Alderdi biek, EH Bilduk eta EAJk onartu zuten, aho batez. Urtarrileko manifestazioan parte hartzeko gonbidapena ere jaso zuten zinegotziek Sareko kideen ahotik.

Sarek abenduaren 20an emandako datuen arabera, hauxe da euskal presoen egoera: 264 Euskal Preso (210 Espainiar Estatuko espetxetan, 46 Frantziako Estatuko espetxetan, hiru Euskal Herriko espetxetan, bat zentro batean Preso, bat Portugaleko espetxe batean, bat Ipar EH, epailearen kontrolpean eta bi espetxe arinduan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak