ARGI argazki festibalean parte hartzeko deialdia zabalik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko urt. 2a, 11:54

Jon Cazenave, Lurdes Basoli, Patricia Bofill, Itziar Bastarrika eta Juan Biain, 2017ko ARGI festibaleko erakusketan..

ARGI Festibalak eta Arantzazu Gaur Fundazioak ARGI ARANTZAZU 2019: egoitza artistikoa eta erakusketa egingo dute apirilaren 12tik maiatzaren 12ra, Arantzazuko Gandiaga Topagunean; urtarrilaren 29 da, proiektuak aurkezteko azken eguna.

Deialdiaren helburua argazkigintzako bi lan aukeratzea da, ARGI 2019 festibalak irauten duen bitartean, Arantzazuko Gandiaga Topagunean binakako erakusketa batean erakusteko. Paisaia eta identitatea da proposatutako gaia, eta adinez nagusi den edozeinek parte hartu dezake; lehiaketako oinarriak eta informazio gehiago Argifestibala.eus atarian.

Aurten, laugarrenez

ARGI, Oñatiko Ilunpetan Argazki Taldeak bi urterik behin antolatzen duen argazkilaritza festibala da, eta argazkigintza garaikidea zabaltzea du helburu; aurtengoa laugarrena izango da, eta apirilaren 12tik maiatzaren 12ra arte egingo dute.

Edizio honetako berritasun nagusi moduan, deialdiaren komisarioak diren Lurdes R. Basolirekin eta Jon Cazenaverekin batera, bi astez erakusketaren kontzeptualizazioa landu ahal izateko, egonaldi artistiko batekin osatzea erabaki dute antolatzaileek. Horrez gain, aukeratutako argazkilariek bi lan-saio izango dituzte Jorge Oteiza Museo Fundazioko zuzendariorde Juan Pablo Huércanosekin eta eta Erika Goyarrola, artearen historialari eta komisario independentearekin. Egoitza artistikoa guztiontzako zabalik izango den egileen hitzaldi batekin borobilduko dute, esperientzia partekatzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak