Olakuako jai batzordea osatzeko bilera egingo dute bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urt. 2a, 09:56
Txorimaloak Olakua auzoko jaietan

Olakua auzoko jai batzordea osatzeko bihar, eguaztena, egingo dute San Andres kooperatibako lokalean, San Lorentzo auzoan. 19:00etan da bilera eta auzoko talde, kuadrilla eta norbanako guztiak daude gonbidatuta.

San Andres kooperatibak jakin arazi duen moduan, Olakuako auzoko jaiak ahalik eta herrikoienak eta parte-hartzaileenak bultzatu gura ditu eta horretarako, jai batzordea osatzeko bilera deitu dute biharko, urtarrilak hiru. Batzorde hori izango da auzoko jaien inguruko erabaki garrantzitsuenak hartzeko gunea, "baita auzotarren ekimenak eta proposamenak plazaratzeko tokia ere".

Nolako Olarako jaiak nahi ditugu? Zer behar dugu horretarako? Zer eta nola egingo dugu? Galdera horiei erantzuteko eta proposamenak partekatzeko eta erabakiak hartzeko gunea izango da jai batzordea eta talde hori osatu gura dute biharko bileran.

Bilera 19:00etan izango da San Andres kooperatibak duen lokalean, San Lorentzo 22 (sarrera atzeko ataritik)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak