Sinopsia
Oñatiko herriaren independentzia berreskuratzeko asmoz, 2019ko Udal hauteskundeen atarian Lope Agirre Oñatira itzuliko da eta Marañoien taldea eratuko du. Lopek, 1561ean El Dorado espedizioan bizitako abenturak gogora ekarriko dizkigu, baita Espainiako Felipe erregeari idatzi zion eskutitza ere.
Lope Agirre
Lope Agirre konkistatzaile ezagunak 1561ean burutu zuen El Dorado espedizioan munduko pertsona boteretsuena zen Felipe II Espainiako erregeari eskutitza idatzi zion. Benetan gertatu zen pasarte historiko bat oinarri hartuta, LPM taldeak fikziozko pelikula zoro bat egin du. El Dorado espedizioa XVI. mendetik 2019ko Udal Hauteskundeetara ekarri dute. Hori bai, pertsonaia guztiak, Lope izan ezik, asmatutakoak dira.