Domekan Oñatiko Antixena Gaztetxean eskainiko du kontzertua Buffalo taldeak. Post Rock instrumentala jotzen du talde zarauztarrak eta sarrerak 5 eurotan salduko dira. Kontzertu hori aprobetxatuz Beratu jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztuko dute. Bestalde, Eltzian jaialdiaren lehen edizioko argazki erakusketa dago ikusgai.
2019ko martxoaren 28tik 31ra bitartean egingo da Beratu jaialdiaren bigarren edizioa eta domeka honetako kontzertuan hainbat talde iragarriko dituzte.
Buffalo
2008an Zarautzen sortutako hirukote instrumentala da; Ander Ederra gitarran, David Gorospe baterian eta Joanes Ederra baxuan. Taldeko kideek ibilbide zabala dute musikaren munduan.
Argazki erakusketa Eltzian
Beratu jaialdiaren lehendabiziko edizioaren argazki erakusketa abian da Eltzian. Argazkiak Ilunpetan argazki taldeak egindakoak dira eta bertan hainbat artista ageri dira: Maria Arnal i Marcel Bagues, Delorean, Lukiek, Audience... 2019ko urtarrilaren 20ra arte egongo dira ikusgai argazkiok Eltzia topagunean.