Hiru hamarkadatan euskal buztingintzan eta zeramika garaikidean jardun du Iñaki Jauregialtzok (Oñati, 1959).
Tornuarekin egiten zituen hastapenetan piezak, eta, gerora, bestelako buztin eta teknikekin baliatuta, askotarikoak sortu ditu; horren erakusle da atzo zabaldu zuen erakusketan dituen lanak: buztinez landutako hainbat pertsonaren bilduma osatu du. "Nigan eragin berezia sortu duten pertsonak ikusiko dituzue buztinean idatziak eta arbelezko euskarrian itsatsita: musikariak, idazleak, olerkariak, eskulturagileak, pentsalariak, politikariak, komiki pertsonaiak, historialariak.... 100 koadro dira. Bilduman, euskal kultura eta historia uztartzen ditut".
Berriez gainera, bestelako lanak ere bildu ditu erakusketan: "Aurrez egindakoak ere badaude; adibidez, Arantzazuko apostoluak eta Pietatea eta Corpuseko dantzariak".