Asteburuko ekintzak
Astebururako hainbat ekintza antolatu dituzte migratzaileen eguna ospatzeko. Larunbatean, hilak 22, esate baterako, jatorri anitzeko pertsonen testigantzak eta beraien herrien aurkezpena egingo dute Kultur Etxean. Ondoren, bazkaria egingo dute Gaztetxean eta arratsaldean, berriz, askaria Gaztelekuan. Igandean, hilak 23, Oñatira migratu duen pertsona batekin solasaldia izango da Gaztelekuan.