Okerra duten DVDak aldatu egingo dituzte Potx eta Lotx pailazoek

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko abe. 18a, 12:06
DVDaren azala

Potx eta Lotx-ek atera duten DVDaren ale batzuk okerra dute eta horiek aldatu egingo dituztela jakin arazi dute pailazoek. Eguenean jarriko dituzte salgai Mizke eta Kiku goxoki dendetan. Zapatuan mahaitxo bat jarriko dute plazan DVDak saltzeko eta aldaketak egiteko.

Potx eta Lotx pailazoen Herriko festetan izena duen DVDa eguenean, abenduak 20, jarriko dute salgai Mizke eta Kiku goxoki dendetan. "Arazo batzuk tarteko uste baino beranduago kaleratu ditugu baina Olentzero eta Mari Domingi etorri aurretik egongo dira prest", esan dute.

Zapatuan, abenduak 22, mahai bat jarriko dute Foruen plazan eta han ere izango dituzte salgai DVDak.

Bide batez, okerra duten aleak ere aldatuko dituzte. Abendu hasieran atera zituzten aleetako batzuetan, tartean Durangoko Azokan saldu zituztenak, salto egiten du bideoak, okerra dute. Eta ale horiek ere aldatuko dituzte zapatu goizean plazan. "Dagoeneko erosita eduki baina zabaldu barik duenak ere ekarri dezala eta aldatu egingo diogu", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak