Ekitaldiak Oñatin gaur eta asteburuan 'Inor ez da ilegala' lelopean

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko abe. 18a, 09:24
Migratzaileen nazioarteko eguna ospatuko dute gaur, martitzena

Jolasen azoka, filma proiekzioa, elkarretaratzea, henna tailerra, herrialde ezberdinetako errezetekin... antolatu dituzte gaur ospatzen den migratzaileen nazioarteko egunaren harira.

Gaur, abenduak 18, da migratzaileen nazioarteko eguna eta horren bueltan ekitaldi ugari antolatu dituzte Oñatin. Auzoko, Cear, Elkarzabal, gaztelekua, gaztetxea, Hotz Oñati eta Txipistin elkarteen artean osatu dute egitaraua: "Elkartasuna eta justizia nahi baditugu, herritarron artean sareak eta harremanak zabaltzea ezinbestekoak izango zaizkigu iristen diren migratzaileek harrera duin eta integral bat izateko. Zeregin horretan aletxo bat jartzeko asmoz hau sortu dugu egitarau hau guztion artean, geure artean hobeto ezagutu, bizi ditugun egoerez hausnartu, horiek salatu eta zergatik ez, ondo pasatzeko". Eta gaineratu dute: "Jakin badakigu horrelako egun eta ekimenak ez direla egun edo aste batera mugatzekoak eta horrela erakutsi du Oñatiko herriak azken hilabete eta urteotan eta horretan jarraituko dugu aurrerantzean ere. Inor ez da ilegala".

Gaur, martitzena, egingo dituzte ekintzetako batzuk eta zapatuan eta domekan beste batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak