Eguenean amaitzen da epea erakusleiho lehiaketan botoa emateko

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko abe. 18a, 09:17
Herriko 27 denda daude lehian aurtengo erakusleiho lehiaketan

Herriko 27 denda aurkeztu dira aurtengo Gabonetako erakusleiho lehiaketara; zapatu eguerdian egingo dute sari banaketa. Epaimahaikideek hiru sari emango dituzte eta herritarrek euren gustukoena aukeratu ahal dute; 200 euroko saria eskura dezakete iritzia emanda. Horretarako azken eguna hilaren 19a da.

Herritarrek hiru bide dituzte euren erakusleihorik gustukoenaren aldeko bozka emateko: udal webgunean sartuta, erakusleihoetan daude QRak irakurrita edo Kontzejupetik aldizkarian etorri diren txartelak beteta. Parte hartzen duten herritarren artean 200 euro zozkatuko dira.

Epaimahaia osatzen duten hiru kideek hiru sari nagusi emango dituzte: 500 eurokoa, 300 eurokoa eta 200 eurokoa. Herritarrek emandako boto gehien lortzen dituen komertzioak 500 euro irabaziko ditu.

Sari banaketa udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da zapatuan, 13:30ean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak