2019/01/04 22:00 - 23:59

Musika

Montauk + Joseba Irazoki ta lagunak

Montauk + Joseba Irazoki ta lagunak
Antixena gaztetxea, Oñati
Montauk
Gasteizeko taldeak beraien bigarren diskoa argitaratu berri du, "Geruzak" izenekoa. Aurreko diskoan kutsu amerikarra bazuten, oraingoan soinu britaniarrak hartu dituzte mailegu gisa. Konponketa elektronikoak eta ohikoa duten ahots literarioarekin, harrera oso ona eduki duen diskoa argitaratu dute.
 
Joseba Irazoki ta lagunak
Azal askotan ezagutu duzu Joseba Irazoki. Do izenpean, Joseba Irazoki bakarka, are bakarkako Oso Banda gisa, hamaika proiekturen lagun, izan Atom Rhumba edo Nacho Vegas, edo Pettirekin… Baina Joseba Irazokiren beste aldaera bat lagunekin bildu eta sortutako kantuak janzten dituenekoa da...Horrela datorkigu oraingoan, bigarrenez, Joseba Irazoki eta Lagunak. Disko berria prest. Taldeko soinu inoiz baino trinkoagoarekin, rocka, psikodelia eta letra libertarioak modu oso pertsonalean osatuz, udazkeneko diska berezienetarikoa argitaratuz.
 
Sarrera bost euro da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak