Aimar Erostarbe hirugarrena izan da Oñatiko ziklo-krosean

Maialen Regueiro 2018ko abe. 16a, 17:59

Urrutxun burutu da, gaur goizean, Oñatiko IX.ziklo-krosa. Debagoieneko txirrindulariei dagokionez, kadete mailan, hirugarrena izan da Aimar Erostarbe oñatiarra. Maila berean aritu dira Aitor Altube, Aimar Madina eta Xabat Castaños oñatiarrak eta Unai Zenitagoia, Liher Eguren eta Auritz Arantzabal bergararrak. Junior mailan, bi oñatiar aritu dira, Unai Cueva eta Aritz Torres eta Iker Ugarte bergararra. Azkenik, elite mailan debagoienar bakarra aritu da, Iñigo Mugarza oñatiarra. 

Master maila

Master mailako txirrindulariak 09:30etan abiatu dira eta Urrutxuko lurrak zapaltzen lehenak izan dira. Hala, kategoria honetan hiru sari banatu dituzte: master 50ean Aitor Zabaleta izan da lehen helmugaratzen, master 40an Juan Jose Romero eta master 30ean Jon Urteaga. 

Kadete maila

Kadete mailan, 74 txirrindularik hartu dute parte guztira, 13 emakumek eta 61 gizonek, hain zuzen ere. Emakumezkoek bi itzuli eman behar izan diote zirkuituari eta gizonezkoek, berriz, hiru. Maila honetan, bailarako hainbat txirrindularik hartu dute parte, baina helmugaratzen lehena Diego Ruiz de Arcaute izan da eta emakumezkoetan, Maria Modenas. Hala, Aimar Erostabe oñatiarra hirugarren helmugaratu da. 

Eskolarrak

Urrutxura bertaratu diren eskolarrei beste zirkuitu bat prestatu zaie eta parte hartu duten txirrindulari gaztetxoak oso gustura aritu dira lokatza artean. 

Junior maila eta 23 urtez azpikoak

Kasu honetan, gizonezkoek zein emakumezkoek lau itzuli egin behar izan dituzte. Kasu honetan, Miguel Sanchez izan da lehen gizonezkoa eta Nahia Eraña lehen emakumezkoa. 23 urtez azpikoei dagokienez, Paula Suarez izan da lehen emakumea eta Xabier Murias lehen gizonezkoa. 

Elite maila

Elite mailarekin amaitu da gaurko txapelketa eta txirrindulariek sei itzuli egin behar izan dituzte. Helmugaratzen lehena, Aitor Hernandez izan da. Kasu honetan, Iñigo Mugarza oñatiarrak hartu du parte eta hogeitabigarren postuan amaitu du. 

 

 

Erlazionatuak

Oñatiko IX. Ziklo-krosa iruditan

Maialen Regueiro 2018 abe 16 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak