Urteko azken partidua, irabazita

Maialen Regueiro 2018ko abe. 15a, 20:43

Eskubaloian, Aloña Mendiko senior neskek 19-17 irabazi dute Eharialdea taldearen aurka. Hala, oñatiarrek urteko azken garaipena lortu dute eta urtarrilera arte ez dute txapelketako beste partidurik jokatuko. 

Partidu ona

Ane Kortabarria, Aloñako entrenatzaileak, adierazi du partidu ona jokatu dutela eta aurkaria beraiek bezala, talde gaztea zela. Gainera, Anek aitortu du Aloñako neskak ondo aritu direla defentsan eta hori izan dela partidua irabaztearen gakoa. 

Urteko azken partidua

Gaur arratsaldean, Zubikoan jokatutakoa urteko azken partidua izan da eta Aloña Mendiko neskek ez dute urtarrilera arte txapelketako partidurik jokatuko. Hala ere, Anek adierazi du, balitekela gabonetan lagunarteko partiduren bat jokatzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak