Martin Jauregialzo, Elkar Heziko irakasleak, adierazi du azoka hau klasiko bat dela eta hori dela eta, urtero talde berdinek hartzen dutela parte. Denetariko produktuak zeuden, bizkotxoak, landareak, jostailuak eta belarritakoak, besteak beste. Oñatiko gobernuz kanpoko erakundeek ere parte hartu dute azokan, izan ere, garrantzitsua da hauek egiten duten lana jakitera ematea.