Gabonetako kontzertu berezia egingo dute parrokian domekan

Eneko Azurmendi 2018ko abe. 13a, 15:40

Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute Oñatiko Musika Bandak eta herriko hainbat abesbatzak, 19:00etan San Migel parrokian. Oñatiko pastoral barrutiko misio taldeak antolatu du emanaldia eta batzen den dirua Caritas Oñatira bideratuko dute. Emanaldia dohainik izango da, baina gura duenak borondatea utzi ahal izango du.

Oñatiko Musika Bandak, Oñatiko abesbatzak, Parrokiako Koruek, Ganbara Abesbatzak, Ganbara Txiki Abesbatzak, Hots Abesbatzak eta Txantxiku Ikastolako Abesbatzak hartuko dute parte kontzertuan. Lehenik, bandak hiru kantu eskainiko ditu. Gero, Hots abesbatzaren txanda izango da, eta ostean, Ganbara abesbatzak abestuko du. Azkenik, bandak eta abesbatza guztiek elkarrekin eskainiko dituzte hainbat pieza.

Kontzertuko partaideak dira:

  • Oñatiko Musika Banda............Iñaxio Ibarrondo
  • Oñati Abesbatza..............Mirengu Plazaola
  • Parrokiko Koruak............Iñaxio Ibarrondo
  • Ganbara Abesbatza.............Aitor Biain
  • Ganbara Txiki Abesbatza..........Aitor Biain
  • Hots Abesbatza..........Aitor Biain
  • Txantxiku Ikastolako Abesbatza..............Aitor Garitano

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak