Ariane Nsilulu & Shine Gospel Family taldea bihar, egubakoitza, Santa Anan

Eneko Azurmendi 2018ko abe. 13a, 13:08
Ariane Nsilulu & Shine Gospel Family taldea.

Emanaldia 22:30ean izango da. Gospel berriaz gain, jazza, soula, Guadalupeko gwo ka afrikar-karibearra eta reggae musika uztartzen dituzte. Sarrera hamar euro da, eta www.oñati.eus webgunean, Txokolateixian eta leihatila digitalean eskuratu ahal izango da. Gastatu ez badira, leihatilan bertan ere egongo dira sarrerak, kontzertuaren aurretik.

Ariane Nsiluluk sortu zuen taldea, 2004an, eta bera da konpositore eta ahots nagusia. Gainontzeko taldekideak Melody Nadal, Jonathan Jeanton, Benjamin Nadal eta Elvis Mgne dira. Frantsesez, lingalez –Kongon hitz egiten den hizkuntza bat– eta ingelesez dira abestien letrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak