Gabonetan Oñatin erosteak saria izango du

Maialen Regueiro 2018ko abe. 13a, 12:41

Gabon hauetan erosketak Oñatiko saltokietan egiten dituzten bezeroen artean, hainbat sariren zozketa egingo da, Oñatiko produktuekin osatutako Gabonetako otarrak eta 200 euroko sei erosketa txartel, hain zuzen ere. 

Aste honetatik aurrera, Oñatiko saltokietan erosketak burutzen dituzten bezeroek Harraskatu eta Irabazi txarteltxoak eskuratuko dituzte eta saritua suertatuz gero, Oñatiko produktuekin osatutako Gabonetako otarra jasoko dute. 

Hainbat otar

Otarrak 3 botila txakoliz (Belaskua, Murgialdai eta Urpaingoa), gaztai batez (Gomiztegi), madalena poltsa batez (Zelai Zabal) eta txolokatez (Zahor) daude osatuta. Gabonetako otar hauek Foruen Enparantza 7 helbideko lokalean egongo dira ikusgai. Gabonetako otarren banaketa abenduaren 21ean eta urtarrilaren 4an egingo da, 15.30etan, Oñatiko Plazan. 

Erosketa txartelak

Harraskatu eta Irabazi txarteltxoekin sarituak izan ez diren bezeroek, txarteltxoaren atzealdea beraien datuekin bete eta 200€-ko sei erosketa txartelen zozketan parte hartu ahal izango dute. Honela, aurtengo Gabonetan ere, abenduaren 24an gastatu behar izango diren 200€-ko hiru erosketa txartel eta urtarrilaren 5ean  gastatu beharreko beste 200€-ko hiru erosketa txartel zozketatuko dira.

Zozketa 

Zozketak abenduaren 21ean eta urtarrilaren 4an egingo dira eta elkartetik sarituekin egunean bertan jarriko dira harremanetan zorionak eman eta saria jasotzeko geratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak