Erabilera publikoko komunak eta bizikletendako aparkaleku estaliak, 2019an egingo diren proiektuen artean

Miren Arregi Amasorrain 2018ko abe. 13a, 12:04

Partaidetzako aurrekontuen baitan 2019an egingo diren proiektuak jakitera eman ditu udalak. Boto gehien jaso dituzten 16 proposamenen zerrendatik bost egingo dira 2019an, eta gainontzekoak, 2020an. 2019an egitasmo horretarako 250.500 euroko partida onartuta, boto gehien lortutako proposamenak egitea lehenetsi dute.

Honakoak dira aukeratutako proposamenak. Erabilera publikoko komun irisgarriak ipintzea –110.000 euro eta 1.003 boto–; bizikletendako aparkaleku estaliak ipintzea ikastetxe eta ekipamendu publikoen inguruetan: Kiroldegia-Txantxiku Ikastola, Kultur Etxea, Errekalde Herri Eskola, Benediktinak Elkar Hezi-Azkoagainen –60.000 euro eta 433 boto–; bide segurtasuna hobetzeko zebrabideak argitzea –20.000 euro eta 433 boto–; herriko hainbat puntutan hondakinak gaika botatzeko launakako zakarrontziak jartzea: Foruen Enparantzan, Kalegoienan, Unibertsitate Zaharrean, Kale Zaharrean, Kale Barrian, Santa Marinan, Errementari Plazan eta Santa Anan –13.500 euro eta 416 boto–; eta Olakua auzoko kirol pista edo kantxa hobetzea: margotu, sareak berritu eta eremua argiztatzea –47.000 euro eta 304 boto–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak