'Giza eskubideak guztiondako' elkartasun azoka, Elkar Heziren eskutik

Mireia Bikuña 2018ko abe. 12a, 12:05
Elkar Heziren Gabonetako azokan, bitxiak saltzen.

Hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunde egongo dira azokan euren produktuak saltzen, zapatuan,
10:00etatik aurrera.

Urteroko Gabonetako azoka egingo du Elkar Hezi ikastetxeak. Bertan, GKE ezberdinen lanaren inguruko informazioa emango da eta beraien produktuak salduko dira. Horretaz gain, gozogintza eta bigarren eskuko produktuen salmenta egongo da, eta ateratzen den dirua, Larrañako etxean dauden asilo-eskatzaileendako izango da.

Umeendako tailerrak

Goizean zehar tailerrak egongo dira Foruen plazan, eta Natur Eskolakoen eskutik, Naturaren eskubideak delako tailerra haurrendako. Euria egiten badu, ekintza guztiak arkupetan egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak