Ikasleak lan mundura hurbiltzea helburu duen hitzarmena sinatu dute ULMAk eta Tecnumek

Maialen Regueiro 2018ko abe. 11a, 16:35

ULMA Taldeko zuzendari nagusia, Iñaki Gabilondo eta Tecnuneko zuzendaria, Raul Anton

ULMA taldeak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolarekin, ikasleen prestakuntzan lankidetzan aritzeko, enpresaren lehiakortasuna bultzatu eta ikasleak lan mundura hurbiltzen lagunduko duten ekintzen bitartez.

ULMA Taldeko zuzendari nagusi Iñaki Gabilondok eta Tecnumeko zuzendari Raul Antonek izenpetu dute hitzarmena. Izan ere, hitzarmen honen helburua ikasleen garapen pertsonalean eta profesionalean laguntzeko esparru bat ezartzea eta ikasle horien trebakuntzan laguntzea da, praktikak, Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak egitea ahalbidetuta. 

ULMA bisitatzeko aukera

Hitzarmen honi esker, ULMAk mintegiak eta bere instalazioak eta ekoizpen plantak bisitatzeko aukera ere eskainiko dizkie ikasleei, haien prestakuntzan laguntzeko asmoz. 

ULMA eta Tecnumen arteko harremana

ULMAk eta Tecnumek duten harremana sendoa da eta 2018an elkarlanean hainbat jarduera egin dituzte, adibidez, Idustri Ingeniaritzako Masterra egiten ari diren ikasleek Taldearen Negozioen instalazioetara egin dituzten bisitak. Horrez gain, hainbat bilera ere egin dira Tecnunen ematen diren ikasgai batzuk ULMA Taldean planteatzen diren premia jakin batzuetara bideratzeko aukerarik dagoen ikusteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak