Arrikrutzeko lehoiaren liburua aurkeztuko dute iluntzean Santa Anan

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko abe. 11a, 13:15
Monografikoa egin du Aranzadik lehoiari buruz

Liburuaren aurkezpenera dator Juan Luis Arsuaga, Atapuercako zuzendaria, eta hitzaldia egingo du. Hiru omenaldi ere egingo dituzte. 19:00etan hasiko da ekitaldia.

Gaur, martitzena, aurkeztuko dute Arrikrutzeko lehoiari buruzko liburua. Aranzadi Zientzia Elkarteak egin duen monografiko bat da. 19:00etan izango da Santa Ana antzokian. Ekitaldian egongo da, gainera, Juan Luis Arsuaga, Atapuercako zuzendaria.

Iñaki Zubeldiak  aurkitu, Jesus Altunak induskatu eta  Atapuerkako ikerlarien eskutik pasa eta gero, Arrikrutzeko lehoia Donostiako San Telmo museoan dago gaur egun; otsailaren 10era arte egongo da.

Bestalde, abenduaren 30ean irteera berezia egingo dute Arrikrutz kobetan: "lehoiaren bila" joango dira. Gaztetxoei zuzendutako irteera berezia izango da eta aurrez eman behar da izena (942 08 20 00)

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak