Munduko molekula onena izateko hautagaien artean dago Aitor Mugartza oñatiarrak egindakoa

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko abe. 7a, 13:06
Porodun grafenoaren irudia

Urtean zehar landu edo egin diren zortzi molekulen artean onena aukeratzeko lehiaketa jarri du abian aurten ere Chemical & Engineering News aldizkariak. Eta hautagaien artean dago Aitor Mugarza oñatiarrak parte hartu duen proiektua. Astelehena arte eman daiteke botoa.

Porodun grafenoa da Aitor Mugartza oñatiar fisikoak parte hartu duen proiektuaren emaitza. Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako unibertsitateen artean gauzatu dute eta apirilean egin zuten aurkezpena. "Grafenoan zulo nanometrikoak egitea oso zaila, horretan ari dira saiatzen asko. Guk egin duguna da blokeak hartu eta erreakzio kimiko batzuen bidez, sortu. Modu horretan ez da hain zaila zuloak egitea", azaldu du oñatiarrak. 

(Argazkia: EFE)

(Argazkia: EFE)

Material hau silizioa baino arinagoa, gogorragoa eta flexibleagoa da, adibidez, eta elektronikan erabiltzeko aukerakoa izan daiteke. Kimikan eta biologian ere ezaugarri eta aplikazio gehiago izan ditzake.

C&EN aldizkariak urteko molekularik onena aukeratzen du urtero eta aurten hautagaien artean jarri du Mugartzak landu duena (Holey graphene). Zortzi dira aukeratuak izan direnak eta horietatik onena bozka bidez erabakiko da. Astelehena arte egongo da zabalik iritzia emateko epea hemen (sartu 'Poll' jartzen duen leihoan bozka emateko)

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak