Giza proben "errebantxa" jokatuko dute oñatiarrek eta lezoarrek abenduaren 15ean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko abe. 4a, 19:00

Abenduaren 15ean, oñatiarrek eta lezoarrek giza proben "errebantxa" jokatuko dute, Lezon. 700 kiloko harriarekin plaza gehien egiten dituenak irabaziko du. Ohorea izango dute jokoan.

Oñatiko jaietan, urriaren 5ean egin zuten Oñatiko kuadrilla batek eta Lezoko kuadrilla batek giza proba. Orduko hartan oñatiarrak nagusitu ziren: 715 kiloko harriarekin 36 plazan egin zituzten, aurkariek aldiz 35 plaza.

Bada, "errebantxa" izango dute abenduaren 15ean oñatiarrek. Oraingoan Lezoko probalekuan izango da saioa, 18:00etan. Oñatiko saioan etxekoek jarri zuten harria; abenduaren 15ean, lezoarrek jarriko dute harria: "600 kiloko harria izango da eta horri 100 kiloko beste plaka bat gehituko diote 700 kilo har dezan", azaldu dute oñatiarrek.
20 minutu izango dituzte proba egiteko. Plaza gehien egiten duen taldeak irabaziko du proba.

Jokoan ohorea besterik ez dute izango; mahaiaren bueltan elkartuko dira ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak