Liderra menderatu du Aloñak, Azkoagainen: 1-0

Mireia Bikuña 2018ko abe. 2a, 19:30
Aloñako Unai Gil, Lagun Onak taldearen kontra.

 

Sufritzen, baina oñatiarrek merezitako garaipena lortu dute Lagun Onak taldearen kontra. Lehia parekatu baten, 19. minutuan, Larreak sartutako golak berebiziko garrantzia izan du. Aloñak, azken ordu laurdena, jokalari bat gutxiagorekin jokatu du, epaileak Gorka Irizar egotzi ostean.

 

 

 

 

Partiduko lehen minutuak kontrol bakoak izan dira. Aloña Mendik eta Lagun Onakek ez dute baloia eta joko menderatzeko aukerarik izan. Eta egoera horretan, etxekoek sartu dute partiduko gol bakarra, 19. minutuan. Joseba Larrea Elorzak jaurtiketa egin du, atezainak baloia jaurtiketa geratu du, baina ez du baloia behar bezala urrundu, eta aldaratzea berriro Larrearen oinetara joan da, eta bigarrenean ez du hutsik egin.

Golaren ostean, azpeitiarrek menderatu dute lehia, baina Aloña izan da bigarren gola egiteko aukera garbi bi izan dituena. Baina, ez Ibai Morenok, ezta Joseba Larreak ere ez dute asmatu, 39. eta 40. minutuetan, hurrenez hurren.

80. minutuan, txartel gorria

Erregional Preferenteko liderra izaki, bigarren zatian indartsu irten da Lagun Onak. Eta hori baliatuz, gol aukeraren bat izan dute, baina ez dute asmatu.

Lehiaren emozioa asko handitu da 80. minutuan. Otxoa epaileak Gaizka Irizar egotzi du bi txartel hori ikustearren (79. eta 80. minutuetan). Jokalari bat gutxiagorekin, sufritzea egokitu zaio Aloñari. Azpeitiarrek erasora egin dute, etengabe; baina, Aloñak sendo eutsi dio markagailuari, eta urrezko hiru puntu lortu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak