Sentsazio onak berreskuratuz, beste garaipen bat Fagor Industrial Aloñarendako

Mireia Bikuña 2018ko abe. 2a, 11:30

Aloñako jokalari Mikel Agirre, jaurtiketa egiten.

Gasteizeko Corazonistak taldearen kontra 25-17 irabazita, azken bi asteetako beheraldiari buelta eman diote oñatiarrek. Denboraldiko zazpigarren garaipena erdietsi dute, Zubikoako zaleen aurrean.

Hondarribiaren eta Ugeragaren kontra gaizki egindako ahaztuta irten dira zelaira oñatiarrak. Defentsan estutuz eta erasoan asmatuz, nagusi izan dira partiduko lehen ordu laurdenean. Gasteiztarrek kanpoko jaurtiketekin erreakzionatu dute, baina etxekoak joan dira abantailarekin aldagelara: 12-7.

Bigarren zatia aldarte onarekin hasi du Aloñak. Markagailuko abantailari eutsi dio, eta horrek, azken minutuetara, lasaitasunez heltzeko aukera eman dio. Jokalari guztiek eduki dituzte minutuak, eta beste behin erakutsi du, talde-lanak duen garrantzia. Amaieran, 25-17.

Ford Mugarrik irabazi

Arrasateko taldea ere badoa apurka-apurka mailari neurria hartzen. Gure Auzuneren kontra hirugarren garaipena jarraian eskuratu dute (23-27), eta sailkapenean, lasaitasunaren lekuetan daude orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak