Eltziako tabernak ateak zabaldu ditu

Maialen Regueiro 2018ko abe. 2a, 11:14

Eltziako tabernak atzo arratsaldean egin zuen irekiera jaia. Bertsolariekin eman zioten hasiera inagurazioari eta ondoren, bertaratu zirenentzat edariak zein pintxoak jarri zituzten. Jaia borobiltzeko zuzeneko musika eta DJa izan ziren Eltzian. 

Ordutegia

Gaurtik aurrera, honakoa izango da Eltziako tabernak izango duen ordutegia: astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 16:00etatik 20:30tara. Asteazkenetan, auzoan ohikoa den moduan, pintxo-potea eskainiko dute. Ostiraletan berriz, goizeko ordutegia mantendu egingo da, baina gauean afariak emango dituzte beraz, beranduago itxiko dute. Asteburura begira, goizeko 10:00etan zabalduko dute eta 00:00ak bitartean zabalik egongo da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak