Ganbara Txikik ikasturteko lehen kontzertua eskaini du

Maialen Regueiro 2018ko abenduaren 1a

Oñatiko Ganbara Txikik ikasturteko lehen kontzertua eskaini zuen atzo arratsaldean, Institutuko Aretoan. Atzokoan, Aitor Garitano bergarrak egin zituen zuzendari lanak lehen aldiz, Aitor Biainekin batera.

Hiru zatitan banatutako kontzertua

Atzoko kontzertua hiru zatitan banatu zen. Hasieran, taldeko txikienek hainbat kantu abestu zituzten, batzuetan koreografia ere gehitu zutelarik. Ondoren, Ganbara Txiki osatzen duten beste talde bat irten zen abestera eta emanaldiari amaiera emateko, talde guztiak elkarrekin abestu zuen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak