Ikasturteko lehen kontzertua egingo du gaur Ganbara Txikik

Julen Iriondo 2018ko azaroaren 30a

Ganbara Txiki osatzen duten talde guztiek hartuko dute parte, tailerrekoek, txikitxoek eta txikiek. Pertsiar merkatu batean kokatuko da kontzertua, eta talde guztiek elkarrekin abestuko dute amaieran. 

Emanaldia Aitor Garitano gazte bergararrak zuzenduko du, Aitor Biainekin batera. 19:30ean izango da, institutuko aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak