Euskara izan dute hizpide Etxeburuak eta Iciarrek

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko aza. 29a, 13:22
Zigor Etxeburua eta Irati Iciar eguazten iluntzean Oñatiko kultura etxeko goiko gelan

EH Bilduk gonbidatuta etorri ziren atzo Zigor Etxeburua eta Irati Iciar Oñatiko kultura etxera eta euskararen inguruan jardun zuten. Bakoitzak bere esperientziak eta bere irakurketak azaldu zituen

Oñatiko EH Bilduk antolatu dituen tertulia sortaren barruan, euskararen ingurukoa egin zuten atzo Zigor Etxeburuak (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari ohia) eta Irati Iciarrek (UEUko langilea eta Geu Gasteiz euskara elkarteko presidentea). Hiru gai nagusi nabarmendu zituzten: instituzioak eta herri mugimenduak, Euskaraldia eta euskara batua eta euskalkiak.

Etxeburuak hasi zuen tertulia, herri mugimenduan euskarako militante izatetik instituziora nola pasa zen azalduz eta batean eta bestean izandako esperientziak kontatuaz: "herrigintzan ikasitakoa Aldundira eraman genuen. Uste dut trakzio lanak egin genituela Aldundian enpresei euskara eskatzeko. Aldundian itzultzaileak jartzea agintaldiaren marketako bat izan zela uste dut eta hor Larraitz Ugartek lan handia egin zuen".

Irati Iciarrek kontatu zuen Oñatitik Gasteizera bizitzera joan zenean konturatu zela bera euskalduna zela, "han ia inork" ez zuelako egiten eta "desberdina" zelako bera. "Gogoan dut, era berean, nola ikusten genuen Gipuzkoako Aldundian euskaraz egitea erabaki zutela eta hori instituzio batean egitea posible zela", gaineratu zuen. Euskaraldiarekin bizilagun askorekin sorpresa atsegina hartu duela ere aipatu zuen Iciarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak