Oñatiko EH Bilduk gonbidatuta, Zigor Etxeburua, euskalgintzako langilea eta Gipuzkoako Aldundiko zuzendari nagusi ohia, etorriko da eguaztenean Oñatira euskara ardatz izango duen tertulia egitera. Irati Iciar, Gasteizko GEU elkarteko lehendakaria izango du alboan. Gai hau izango dute hizpide: Euskara erdigunean, instituzioetako eta herri ekimenetako esperientziak oinarri. 19:00etan izango da kultura etxeko erakusketa gelan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.