Azaroaren 30ean, egubakoitzean, egingo du Ganbara Txikik ikasturteko lehen hiruhileko emanaldia eta Ganbara Txiki osatzen duten talde guztiek hartuko dute parte: tailerrekoak, txikitxoak eta txikik.
Pertsiak merkatu batean izango da gaia eta talde bakoitzak bere errepertorioa egingo du; talde guztiek batera abestuz emango diote amaiera kontzertuari. Emanaldia Aitor Garitano gazte bergararrak zuzenduko du Aitor Biainekin batera; bi talde txikienak zuzentzen duen lehen aldia izango da Garitanorendako. Pianoan, Eli Mendiaraz eta Anabel Henao arituko dira.
Kontzertua egubakoitzean izango da, 19:30ean, Zuazola Larraña institutuko areto nagusian. Sarrerak dagoeneko salgai daude Txokolateixian bost eurotan.