Tulipanak landatu dituzte Oñatin, martxoaren 8ra begira

Eneko Azurmendi 2018ko aza. 25a, 16:27

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, elkarretaratzea egin dute Oñatiko plazan, Indarkeri matxistaren aurrean emakumiok planto, guk planto, nosotras nos plantamos lelopean, eta jende ugari batu da. Ekintza "sinboliko eta eraldatzaile" bat egin dute ondoren: tulipan landaketa.

"Propio landatu ditugu tulipanak, udaberri hasieran loratzen direlako, martxoaren 8aren bueltan", adierazi du antolakuntza lanetan ibili den Karmele Guridik.

Tulipanak landatzeko, gorriz tindatutako ura erabili dutem odolarekin alderatuz. "Maputxeen matxiak, bertako txaman emakumiek odol menstruala eskaintzen xaue ama lurrari eta horrekin batera eskerrak ematen, odol horrek egiten baigaittu emakumiok bizi emale, bizi sortzaile, sorgin…", azaldu dute ohar batean. "Odol hori da gure gorputzetik isurtzen den bakarra inolako biolentzia barik   eta horren seinale, gaurkuan, gorriz tintautako ura dozue mahaixetan zuen lora ureztatzeko".

Haziak elkarbanatzeko aukera ere eskaini diete parte-hartzaileei, eta norberak bere etxean zaintzeko gonbita egin diete. "Martxoaren 8ko egun osoko greban zaintza izango da ardatz nagusia, eta bi ideia horiek lotu gura izan ditugu horrela", azaldu du Guridik. "emakumiok hainbat bide dittugu indarkeriari aurre itteko, eta guk gaurkuan plantoaren lelopian nahi izan doguna da haziak landatzia, energiaren trasmutazioari bidea emuteko. eta espero dogu martxoaren 8an loratutako landariak izatia. landara barrixak landatzen dittugu gure intentzio, pentsamendu, sentipen eta desioz ongarrittuz, eta odolez, hilerokoaren ordez, sinbolo bezala (ardoz) ureztatuz. eta ondoren gure etxeetan zainduz", dio oharrak.

Gainontzeko tulipanak espiral batean landatu dituzte Santa Ana kanpoan. "zeatik landatu espiral forman lorak? espiralak hainbat esanahi dituelako emakumeon  antziñako jakintzan: espiralean dago antolatuta gure adna, bizitzaren sinboloa da, eraldaketa eta mugimenduaren ikurra, aldaketa, transformazioa, trasmutazioa…aukera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak