Aldarrikapena bai, baina festa ere bai

Eneko Azurmendi 2018ko aza. 25a, 12:44

Atzo, zapatua, egin zuten Oñatiko Egun Morea, eta "oso modu positiboan" baloratu du antolakuntzan aritu den Rebeka Maestrok. "Ospatzeko eta saretzeko eguna izan da", adierazi du. Goizean kiroldegian egindako tailerrean 25 pertsona egon dira, eta Antixena gaztetxean egindako bazkariak, berriz, 60 bat herritar batu ditu, Maestroren esanetan. "Giro ederra eduki dugu egun guztian zehar, egun borobila izan da".

Bazkalostean, Bertxortan emanaldia izan da gaztetxean –Maider Arregi bertsolari oñatiarra da hiru kideetako bat–. Maskulinitatea eta genero rolak izan dira erabili dituzten gaietako batzuk. "Kritikoa eta autokritikoa izan da eta era berean, dibertigarria. Barre asko egin dugu, eta giro polita sortu da".

Musika emanaldiekin eman diote bukaera egunari. Lehenik, Kabbalah eta Gora Etorri taldeak izan dira gaztetxean. "Lehenek rock psikodelikoa moduan definitzen dute euren musika. Musikari onak dira, eta entzuteko gehiago izan zen, dantzatzeko baino. Giro lasaia egon zen, goxoa. Bigarren taldea, aldiz, dantzagarriagoa zen eta gaztetxe guztia dantzan jarri zuten". Horren ostean, BassAgain eta Selektah's DJ musikariek alaitu zuten giroa Arranon. "Lepo bete zen taberna, eta giro bikaina izan genuen amaierara arte. Gaua luze joan da", azpimarratu du Maestrok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak