235.269 euroko laguntza Oñatiko Larraña harrera etxeari

Amaia Zabala 2018ko aza. 23a, 13:09
Jaurlaritzak CEAR Euskadiri esleitu dio diru-laguntza, harrera etxean dauden migratzaileei arreta emateko.

"Oñatiko Larraña harrera etxea martxan jartzeko behar dugun aurrekontu osoa da diru hau, eta beharrezko tresnak erosteko, langileei ordaintzeko eta ohiko gastuetarako bideratuko da; segurtasun eta mantentze gastuak esaterako" azaldu du ricia Patricia Barcenak, CEAR Euskadiko zuzendariak.

Gaineratu du une honetan asilo eskaera egin dute hirurogeita hamar etorkin daudela Larrañan, baina "behin eraikina guztiz egokitzean" ehun lagun artatzeko gaitasuna izango duela harrera etxeak. Bertako egonaldia hiru hilabetekoa da, nahiz eta irizpide teknikoen.

Barcenak azpimarratu du "istorio gogorrak bizi izan dituzten pertsonak" etorriko direla Oñatira babes eske, euren jaioterrian jazarpena pairatu dutenak, eta ihes egitea lortu dutenak, hain zuzen.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak