18:00etatik 21:00etara egongo dira txapaka banatzen gaur Foruen Plazan, baina bestelakorik ere egongo da: Euskaraldiari ongi-etorri, pintxo-potea Ahobizi eta Belarriprestekin, txaranga, argazkiak, Euskaraldirako poltsak eta lanpasak salgai...
Euskaraldian izena emateko azken eguna da gaur eta horretarako mahaia jarriko dute iluntzean Foruen plazan. 18:00etatik aurrera, Euskaraldian izena eman eta txapak hartzeko aukera egongo da plazan. Dagoeneko 2.400 oñatiarrek baino gehiagok egin dute bat ekimenarekin.
18:00etatik 21:00etara egongo dira txapaka banatzen gaur Foruen Plazan, baina bestelakorik ere egongo da: Euskaraldiari ongi-etorri, pintxo-potea Ahobizi eta Belarriprestekin, txaranga, argazkiak, Euskaraldirako poltsak eta lanpasak salgai...
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.