"Ekintza plana diseinatzen" hasita dago EH Bildu

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko aza. 19a, 10:31

Harittu prozesuaren barruan, herrian zer mantendu eta zer hobetu gura duten identifikatu du EH Bilduk eta horretarako bidea zein den zehaztuko du ekintza planean. Proposamenak jasotzen jarraitu gura du eta horretako bilerak egingo dituzte gaurtik aurrera EH Bilgunean 19:00etatik aurrera.

Bilera horiek gaika egingo dituzte: lurralde antolaketa, gazteria, euskara, sozioekonomia, hezkuntza... eta bilera bakoitzean arloko egoera hobetzeko edo mantentzeko proposamenak jaso gura dituzte. Aurretik egindako diagnosi fasean ere jaso zituzten proposamenak, baina gehiago jaso gura dituzte "etorkizuneko Oñati diseinatzeko".

Azaroaren 19tik 30era egingo dituzte bilerak eta guztiak lantzeko tailer bat egingo dute abenduaren 15ean. Jakin arazi dute EH Bilgunean bertan zein mailez ere jaso ahal dituztela ekarpenak: onati@ehbildu.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak