Gaurko garaipenarekin sailkapeneko bigarren postuan da Aloña Mendi

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko aza. 18a, 20:24

Aloña Mendiko jokalariak martxel Siastuik sartu duen gola ospatzen.

2-1eko emaitzarekin irabazi du gaur, domeka, Azkoagainen Zestoaren kontra jokatu duen partida Aloña Mendiko preferente mailako taldeak. Jokoari dagokionez, partidu nahiko parekatua izan da, epailearen lana, baina, "bi taldeentzako kaltegarria".

Lehenengo zatia nahiko parekatua izan da, Zestoakoek gola egiteko pare bat aukera izan dute baina Oñatiko atezainak biak geratu ditu. Atsedenaldirako minutu bat falta zela, Martxel Aiastuik egin du etxekoen lehenengo gola. "Bigarren zatian kanpo erdia hartu dute zestoarrak, aurrera joan dira, eta 67.minutuan markagailua berdintzea lortu dute. Parekatu egin da orduan partida berriz ere, gogor defendatzen hasi dira eurak baina baloi luze baten ondoren, eta atezainaren aldaratutako baloia jasota gure Jubenil taldeko Ander Bikuñak Aloña Mendiren bigarrena sartu du", kontatu du Aloña Mendiko kide Jabi Azpiazuk.

Bi taldeak, epailearekin haserre

Etxekoen bigarren golaren ostean, jokoa zikindu egin dela gaineratu du Azpiazuk: "Txartel hori asko atera ditu epaileak, horietako batzuk, gorriak izateko modukoak, asko barkatu duela esango nuke, eta sei minutu luzatu du bigarren zatia. Epailearen lanarekin ez da inor gustura geratu, harrituta zegoen jende guztia, talde bietako jokalariak eta zaleak asko haserretu dira". 

Hurrengoa, Beasainen

Gaurko garaipenarekin 20 puntu ditu orain Aloña Mendik, eta bigarren postuan da Azpeitiko Lagun Onak (22 puntu) taldearen atzetik. "Hurrengoa Beasainen dugu, eta irabaztera joatea komeni zaigu, etxetik kanpo puntuak ekartzea kostatzen zaigulako. Lana egiten jarraitzea ezinbestekoa dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak