Jende mordoa Arantzazun, onddoekin egindako pintxoak dastatzeko

Miren Arregi Amasorrain 2018ko azaroaren 18a

Egonkortutako jardunaldia dela esan daiteke. Atzo egin zuten Arantzazun Mikopoteo jardunaldia eta bai Gandiaga Topagunea eta baita tabernak ere bete-beteta egon ziren.

Hitzaldia egin zuten lehenengo eta horren ostean pintxoak aurkeztu zituzten. Ondoren, Arantzazuko tabernetan zehar poteoa hasi zen. Asko izan ziren onddoekin egindako pintxoez eta han sortu zen giroaz gozatzera Arantzazura igotakoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak