Arrikrutzeko lehoia gure lurretan aurkitu den paleontologiaren harribitxietako bat da. Iñaki Zubeldiak aurkitu eta Jesus Altunak indusitako hezurdura hori iberiar penintsulako handiena da, eta, horregatik, Gipuzkoako Gordailuko piezarik esanguratsuenetako bat ere bai.
Udaberrian, Gordailutik Burgosera eraman zuten lehoia, Atapuercako ikerlariek aztertu zezaten. Denbora tarte batean, Burgosko Gizakiaren Garapenaren Museoan egon da ikusgai, baina orain, Gipuzkoara ekarri dute berriz eta San Telmo museoan egongo da ikusgai datorren urteko otsailera arte.
Bestalde, Aranzadi Zientzia Elkarteak Arrikrutzi buruzko liburu monografiko bat argitaratuko du, Arrikutz, Arrikrutzeko lehoia izenarekin. Liburuak hainbat atal ditu: Arantzazu euskal kulturaren sorlekua, lehoia aurkitu zuteneko pasartea, geologia, leize-ikerlariak, ArrikrutzOñatiko kobak proiektua... Abenduaren 11n Oñatin egingo dute liburuaren aurkezpena.